Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3033

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 21eko Aginduaren bitartez, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, agindu-proiektuaren izapideei hasiera eman zien aginduan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, beharrezkoa den gizarte-adostasuna duen arau bat lortze aldera.

Azaldutakoagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen agindu-proiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, agindu-proiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren web-orrian (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hondakinak/) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala