Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3030

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileei laguntzeko 2017ko diru-laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2017ko diru-laguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda. Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2017ko uztailaren 26an egindako bileran (erabaki hori 2017ko uztailaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 143. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala