Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3024

2185/2018 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Gemma Fernández Peñalba andrea Bilbao-Basurtu ESIko zuzendariorde mediko kargutik kentzeko dena.

Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 24ko 615/2013 Ebazpenaren bidez, Gemma Fernández Peñalba andrea Bilbao-Basurtu ESIko zuzendariorde mediko izendatu zen.

Gemma Fernández Peñalba andreak, jakinarazpen baten bidez, Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariorde mediko kargua uztea eskatu zuen 2018ko maiatzaren 16an.

Kontuan harturik ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak, Gerentzia honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gemma Fernández Peñalba Bilbao-Basurtu ESIko zuzendariorde kargutik kentzea, berak horrela eskatuta, eta eskerrak ematea egin duen zerbitzuagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpena interesdunari jakinaraztea, bai eta zerbitzu-erakunde honetako Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari ere.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko maiatzaren 22a.

Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala