Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3023

498/2018 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Frumencio Molinero Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Kudeaketa Ekonomikoko zuzendari lanpostutik kentzekoa, beste lanpostu batera joateagatik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 281/2011 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko EHAA, 61. zenbakia), Frumencio Molinero Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Kudeaketa Ekonomikoko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Frumencio Molinero Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariaren lanpostutik kentzea, beste lanpostu batera joateagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko apirilaren 10etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala