Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2959

EBAZPENA; honen bidez jakinarazten da Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideak egikaritzeari dagokion errekerimendua.

Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18. Erandio-Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2018ko maiatzaren 25a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala