Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2951

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 438/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 438/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Ignacio Bascaran Ariznabarreta.

Alderdi demandatua: Yavoi Asistencia, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Ignacio Bascarán Ariznabarretak,Yavoi Asistencia, S.L.ren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 250 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera. Halaber, suntsitua deklaratzen da bi alderdiek lotzen zituen 2016ko apirilaren 20ko kontratua.

Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2018ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala