Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2945

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ebazpen hau aldatzeko dena: «Ebazpena, 2018ko urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez laborategi batzuk izendatzen diren 2016ko irailaren 16ko Aginduan aipatzen diren kontrol ofizialetarako laginen analisiak egiteko –2016ko irailaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten den–».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2018ko urtarrilararen 25eko Ebazpenaren eranskinean; ebazpen horren bidez, laborategi batzuk izendatzen dira 2016ko irailaren 16ko Aginduan aipatzen diren kontrol ofizialetarako laginen analisiak egiteko –2016ko irailaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten den– (2018ko martxoaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 45. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Eranskinean, Laborategi Kimiko Mikrobiologikoari dagokion lerroan, 2018/1172 (11/9) orrialdean.

hau dioen tokian:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala