Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2879

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian, izapidetzen ari den 117/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek 117/2018 prozedura laburtua jarri zuen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpenaren kontra, zeinak ezesten baitu Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategorian plaza batzuk betetzeko hautaketa-prozeduraz (2016ko abenduaren 15eko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez deitua) arduratzen den 2017ko ekainaren 20ko Epaimahai Kalifikatzailearen Hitzarmenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa.

Prozedura hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 25eko Ebazpenaren kontra ere jarri da. Ebazpen horren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatzen dira.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko maiatzaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala