Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2874

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharra monumentu-multzoaren kategoriarekin kultura-ondasun kalifikatu deklaratzeko izapidetzen ari den espedientean Donostiako Udalak alegazioak egiteko epea luzatzeko egin duen eskaera onartzeko dena.

Kulturako sailburuordearen 2018ko apirilaren 19ko Ebazpenaren bidez Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharra, monumentu-multzoaren kategoriarekin kultura-ondasun kalifikatu deklaratzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, eta jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzunaldia emateko epea zabaldu zen.

2018ko maiatzaren 22an, Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharra monumentu-multzoaren kategoriarekin kultura-ondasun kalifikatu deklaratzeko izapidetzen ari den espedientean Donostiako Udalak alegazioak aurkezteko epearen luzapena eskatu zuen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluaren arabera, luzapenari buruzko eskaera aztertu egin da.

Batetik, eskaera epe barruan aurkeztu dela ikusita, eta bestetik, espedienteak duen izaera dela-eta egoera zailtzen duten inguruabarrak daudela eta hirugarrenei kalterik sortuko ez dela ikusita, eta aipatu den 32. artikuluak onartzen duen gehienezko epeak ikusirik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Donostiako Udalak aipatutako espedientean alegazioak egiteko den epea luzatzeko egin duen eskaera onartzea. Horretarako, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hamar eguneko epea izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, ebazpen honen aurka errekurtsorik jartzerik ez dagoela adieraziz, tramite hutsezko egintza bat besterik ez da-eta.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala