Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2873

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, «Kultura Ondarea Saria» ebazteko onartzeko dena.

2017ko abenduaren 13ko Aginduz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak «Kultura Ondarea Saria» emateko deialdia egin zuen 2018rako.

Kultura Ondarearen zuzendariaren 2018ko maiatzaren 16ko Ebazpenak «Kultura Ondarea» sarian parte hartzeko lehiakide onartuen behin betiko zerrenda onartu zuen.

Mikel Aizpuru Murua, Maite Iturbe Mendialdua, Katixa Agirre Miguélez, Agustín Azkarate Garai-Olaun, Jose Manuel Palacios Navarro eta Amaia Goikoetxea Marquések osatutako Balorazio Batzordea bilduta, eta haren proposamenez, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Kultura Ondarea Sarien» onuradun izendatzea hobekien baloratutako hiru bideoak egin dituzten taldeetako kideei:

– IES Minas BHI: «Guztiak gara Kultura Ondarea».

– Casa Maristas San José: «Gero».

– Bidebieta Institutua: «Gutun baten atzetik».

Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektrikoan eta EHAAn argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako.

Ebazpen honek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala