Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2864

99/2018 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzeko erabakia: behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta.

Gobernu Kontseiluak, 2018ko maiatzaren 22ko bileran, onartu egin du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzeko erabakia: behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta. Hori horrela, eta erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako erabakiaren testua. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzen da: behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta. Erabaki hori honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 22KO 99/2018 EBAZPENARENA
ERABAKIA, 2018KO MAIATZAREN 22KOA, GOBERNU KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENDU EGITEN BAITA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EMANDAKO GOMENDIO HAU ALDATZEA: BEHAR DIREN AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK IDAZTEA GASTEIZKO HIRIAN GARRAIO PUBLIKOAREN ESKAINTZA EGOKITZEKO, AZKEN MILIAKO GARRAIOBIDE PUBLIKO KOLEKTIBOEN SISTEMA MULTIMODAL INTEGRATU ETA OSORIK ELEKTRIFIKATU BAT SORTUTA

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei dagokie trenbide eta tranbien eskumena, hala ezarri baitu Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 6. artikuluarekin lotuta. Aurrekoen osagarri dira, garraioaren arloari dagokionez, Euskadiko Garraio Agintaritza sortzeko abenduaren 5/2003 Legeak ezarritakoa, eta, bereziki trenbideen arloari dagokionez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak xedatu duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Bestalde, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio-azpiegituretako obrak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzeko arloan, baita obra-proiektuak onartzea ere. hala xedatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.b) artikuluan.

2016ko ekainaren 1ean, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak. Lankidetza-hitzarmen horren xedea hau da: proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta.

Hitzarmen horren hirugarren klausularen arabera, Gobernu Kontseiluak, 2016ko irailaren 20ko bileran, gomendio hau eman zion Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari: hiri-garraio publiko kolektibo eta azken miliakoaren sistema integratu eta elektrifikatua taxutzeko eta gerora, egoki bada, gauzatzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak idaztea. Honako hauek hartu beharko dira kontuan: tranbiaren luzapenak, linea periferikoaren eraldaketa eta bizikleta elektrikoaren sistemaren ezarpena.

2016ko irailaren 20an onartutako gomendioaren hirugarren apartatuan jaso ziren jardueren aurreikusitako kostua bederatziehun mila (900.000) eurokoa da, urteko ordainketa eta finantzaketa-ehuneko hauen arabera 2016ko ekainaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenean daude aurreikusita:

(Ikus .PDF)

Lehenengo azterlan eta proiektuak 2017an hasi ziren egikaritzen, eta 2018an zenbait jarduera egingo direla aurreikusten da. 2017an eta 2018an hasi diren azterlanak 2018ko ekitaldi honetan amaituko direla aurreikusten da. Hori guztia dela-eta, hasiera batean aurreikusi ziren urteko ordainketak aldatu egin behar dira, erabakitako aurrekontu-banaketa lanen egikaritze-mailara egokitzeko. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak, proposamena aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehena.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio honen hirugarren puntua (3.– Obren finantzaketa) aldatzea: behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta. Gomendio hori 2016ko irailaren 20an onartu zen.

Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako gomendio hori egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

3.– Obren finantzaketa.

Kudeaketa-gomendio honen hirugarren atalean deskribatutako lanen gehieneko aurrekontu zenbatetsia hau da: bederatziehun mila euro (900.000), BEZa barne.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aurrekontuaren % 65 finantzatzen du. Arabako Foru Aldundiari eta Vitoria-Gasteizko Udalari dagokienez, bakoitzak % 17,5 finantzatuko du.

Urteen arabera, honako hau da aurrekontuaren banaketa zenbatetsia:

(Ikus .PDF)

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketak egiteko, ETSk faktura aurkeztu beharko die dagokien erakundeei, erakunde horiek duten finantzaketa-ehunekoaren arabera.


Azterketa dokumentala