Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
2862

IRAGARKIA, barne-sustapenaren bidez, administrarien zazpi plaza betetzeko hautaketa-prozesuko oinarriei buruzkoa.

Barne-sustapenaren bidez, administrarien zazpi (7) lanpostu betetzeko (eskala: Administrazio Orokorra; azpieskala: Administraria; klasea: Administraria; taldea: Titulazioko C; azpitaldea: C1) Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Ametx Erakunde Autonomoko langile finkoen arteko lehiaketa-oposizioaren bidezko hautaketa-prozesua eraenduko duten oinarriak argitaratu dira 2018ko maiatzaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (98. zk).

Parte hartzeko eskabideak deialdiaren laburpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunean hasi eta egutegiko hogei eguneko epean aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak Udaletxeko iragarki-oholean eta ohiko tokietan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2018ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala