Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2858

IRAGARKIA, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedapen zuzendaria izendatzeari buruzkoa.

Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak, Institutuaren antolakuntza eta jarduera Araudia onartzen duen 88/2008 Dekretuaren 13.g) artikuluaren baitan, Imanol Otaegui Michelena jaunaren kontratazioa onartu zuen 2018ko apirilaren 25ean, Euskal Kulturaren Sustapen eta Hedapen zuzendariaren posturako, Irene Larraza Aizpurua andreak, 2018ko urtarrilak 7an kargua utzi ondoren.

Donostia, 2018ko maiatzaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala