Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2857

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduari (EITE) buruzko arauak ematen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko uztailaren 22ko Aginduaren eranskina aldatzen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko uztailaren 22ko Aginduak instalazio termikoaren ziurtagiriaren formatu bat ezarri zuen, II. eranskinean jaso zena.

Bestalde, industria-instalazioak abian jartzeko prozedura errazteko urriaren 30eko 229/2012 Dekretuak ezarritakoaren arabera, eraikinetan 70 kW baino potentzia txikiagoko instalazio termikoak abian jartzen direnean beharrezkoa da Administrazioari horren berri ematea.

Aurreko paragrafoan adierazitako izapidea burutzeko, beharrezkoa da enpresa instalatzaileak ematen duen ziurtagiriaren gutxieneko edukia eguneratzea, besteak beste, titularraren identifikazioa, sorgailuaren kalifikazio energetikoa eta hotz-sorgailuen eraginkortasun energetikoko koefizientea (COP).

Bestalde, 238/2013 EDak Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua onartzen duen 1027/2007 EDa aldatu zuen, besteak beste haren 24. artikulua –instalazio termikoak abian jartzeari buruzkoa– eta zehaztu aldaketak egiten direnean 70 kW baino potentzia txikiagoko bero- edo hotz-sorgailu bat ordezkatzeko ez dela beharrezkoa aldaketok Administrazioko organo eskudunean erregistratzea.

Aipatu 2008ko uztailaren 22ko Aginduaren azken xedapenetatik hirugarrenak industria-segurtasunaren eta energiaren arloan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen dio agindu horrekin batera doazen eranskinak aldatzeko edo dokumentu berriak gehitzeko.

Erregelamendu-eskakizunen eguneratzea ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Instalazio termikoaren ziurtagiria.

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduari (EITE) buruzko arauak ematen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko uztailaren 22ko Aginduaren 2. eranskina aldatzen da, instalazio termikoen ziurtagiriaren eredua ezartzen duena.

Ebazpen honen eranskinean ezartzen da enpresa instalatzaileek emandako instalazio termikoen gaineko ziurtagiriek izan behar duten gutxieneko edukia.

2.– Jarraibide hau izenpetzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala