Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2018ko maiatzaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2800

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 17koa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aldatzeko lege-aurreproiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar dena.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman zuen, 2017ko urriaren 26ko Agindua, zeinaren bidez, hasiera eman baitzitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aldatzeko lege-aurreproiektua egiteko prozedurari, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza hau izendatuta legegintza-prozedura hau tramitatu behar duen organo gisa.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Erregulazioak Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiei eragingo die, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan zigortzeko ahala duten ente guztiek aplikatu beharko dute lege hau, arau-hauste administratibo diren egitateengatik hiritarrak zehatu ahal izateko.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea ematen da hari alegazioak egiteko, epe hori nahikoa dela iritzita. Epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldutakoagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala eta egitekoak ezarri zituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 6.b) eta 14.1.e) artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea aldatzeko lege-aurreproiektua, egungo izapidetze fasean dagoen moduan eta hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan, www.euskadi.eus-en.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.

Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria,

XABIER UNANUE ORTEGA.


Azterketa dokumentala