Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2750

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako hutsak atzeman dira honako agindu honen laburpenean eta izenburuan: «Agindua, apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak» (2018ko maiatzaren 8ko EHAA, 87. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira.

Laburpeneko 2018/87 Laburpena (3/2) orrialdean, eta dokumentuaren izenburuan, 2018/2446 (65/1) orrialdean,

honela dio:

«AGINDUA, apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.»

baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2018ko apirilaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.»


Azterketa dokumentala