Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2748

AGINDUA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Honako aurrekari hauek ditu oinarri:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko martxoaren 19an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2017ko abenduaren 15ean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskaera-idazkiari.

Bigarrena.– Aldatutako artikuluak fundazioaren xedeak eguneratzen ditu, fundazioaren bidez ematen den arretaren errealitateari egokitzeko.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2018ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da eta espedientea ebazteko proposamena egin da, oinarri hauek kontuan hartuta:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa) 37. eta 51.2 artikuluetan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 33.1. artikuluan, eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 44. artikuluan. Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Durangoko (Bizkaia) «Fundación Bizitzen-Bizitzen Fundazioa»ren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa, fundazio horren patronatuak 2017ko abenduaren 15ean erabakitakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu hau ematen den eguneko datarekin, 2018ko martxoaren 2an Carlos Ramos Villanueva notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasorik dagoen moduan (972 protokolo-zenbakia).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala