Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2745

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpe dauden Maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioren arteko autonomia mailako lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko Maisu-maistren Kidegoko funtzionario irakasleen arteko estatu mailako 2017-2018ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren sartu egin dira behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren zenbait gorako errekurtso onartu direnez gero.

Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko azaroaren 16ko Aginduaren 28. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2017ko azaroaren 20ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. eranskina, destinoa esleitu zaien Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina, destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda, ikasturte honetan praktikaldian daudenak. Pertsona horiek guztiak praktikaldiko funtzionario izendatzeko Aginduan esleitutako zerrenda-hurrenkeraren arabera ordenatuta daude. Bigarren eranskinean esleitutako destinoak emateko, behar izanez gero, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.eus webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Aipatutako lekuan erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, bai eta ezetsitako arrazoiak aipatuko dira ere.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2018ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2018ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira Maisu-maistrei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren maisu-maistrek 2018ko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2017ko azaroaren 16ko Aginduaren 30. oinarrian aipatutako agiriak (2017ko azaroaren 20ko EHAA).

Seigarrena.– Bosgarren xedapenak aipatzen dituen itzuli diren pertsonek, agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez ( bere eremu mugatua erabiliz -erabiltzaile eta pasahitza-, izapide hori bete beharko du «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2018-2019 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza huts joko dira eta hezkuntza-administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako maisu-maistrek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala