Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2687

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpena, honi buruzkoa: Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea, eranskinean aipatutako espedientean.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea. Ebazpen horren bidez agintzen da Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta jatorrizko espedientea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Sindikatu- eta enpresa-erakundeei ohartarazten zaie ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera ematen diola, eta ebazpena aurkaratzeko aukera dagoela, 10 eguneko epean, dagokion lan-arloko epaitegian, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2018ko maiatzaren 8a.

Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala