Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2682

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, «Portugaleteko 1. HLFG Hiri-Lurzoru Finkatugabeko arearen Hiri-Antolamendurako Plan Berezia, I. Fasea» proiektua burutzeko eragindako finkak nahitaez desjabetzearen balio justua ordaintzeko dei egiten duena.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 48. artikuluan eta haiekin lotuta dauden Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoaren indarrez, «Portugaleteko 1. HLFG Hiri-Lurzoru Finkatugabeko arearen Hiri-Antolamendurako Plan Berezia, I. Fasea» izeneko desjabetze-espedienteak eragindako ondasun eta eskubideen balio justua behin xedatuta eta irmoa, Portugaleteko udalera bertaratzeko deitzen zaie haien titularrei ekainaren 7an, 10:00etan, balio justutzat finkatutako diru-zenbatekoen ordainketa egiteko.

Interesdunak eurak joan ahal izango dira edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkoa, betiere titulartasuna egiaztatzeko beharrezko diren eskriturak edo agiriak aurkeztuta.

Aipatutako ordainketa xedatutako datan eta lekuan egiten ez bada Euskadiko Gordailuen Kutxa Nagusian kontsignatuko da.

Honako jakinarazpen hau egiten da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala