Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2679

IRAGARKIA, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez berriro ekiten baitzaio zerbitzu hau kontratatzeko lizitazioari: «Eraikinen ikuskapen teknikoak inplementatzeko eta haien jarraipena egiteko lanetan udalei laguntza teknikoa ematea. 2018-2019-2020».

1.– Zerbitzu zuzendariaren 2018ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez, zerbitzu honen kontratazio-espedientea, gastua eta administrazio-kontratuaren baldintza administratibo zehatzen agiria onartu ziren, eta esleipen-fasea irekitzeko agindu zen.

Iragarkia 2018ko otsailaren 26an bidali zen EBAOn argitaratzeko, eta 2018ko martxoaren 3an argitaratu zen. Egun hartantxe argitaratu zen kontratatzailearen profilean; 2015eko martxoaren 15ean, ordea, BOEn, eta 2018ko martxoaren 16an, EHAAn.

2018ko martxoaren 23an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak kontratazioari buruzko errekurtso berezi bat aurkeztu zuen Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan, «Eraikinen ikuskapen teknikoak inplementatzeko eta haien jarraipena egiteko lanetan udalei laguntza teknikoa ematea. 2018-2019-2020» izeneko kontratuaren agirien aurka.

2018ko apirilaren 3ko B-BN 03/2018 Ebazpenaren bidez, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) erabaki zuen esleipen-prozedura etetea. Hala ere, horrek, SPKLTBren 43.4 artikuluari jarraikiz, ez dio inola ere eragingo interesdunek eskaintzak edo proposamenak aurkezteko emandako epeari. Epe horretan, bi eskaintza aurkeztu dira.

Azkenik, KEAOk erabaki du, 2018ko apirilaren 25eko 055/2018 Ebazpenean, aurkeztutako errekurtso berezia partez onestea, baldintza administratibo zehatzen agiriaren 37. apartatuaren bigarren paragrafoa baliogabe deklaratuz eta lizitazioa indargabetuz:

«Kanpo-auditoriaren 2017. edo 2016. urteko egiaztagiria, kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001ekin bat datorrela ebaluatzen duena, Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak edo Ziurtapenerako Europako Lankidetzako kide den europar erakunde homologo batek emana, kalitate-sistemak egiaztatzeko erakundeentzako UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera».

Era berean, 2018ko apirilaren 3ko B-BN 03/2018 Ebazpenaren bidez erabakitako prozeduraren gaineko etendura kendu da.

2.– Beraz, erreferentziako kontratuaren lizitazioari berriro ekiten zaio, eta, baldintza administratibo zehatzen agiriaren 37. apartatuko paragrafo horren ordez, hau ezartzen da:

«Kanpo-auditoriaren 2017. edo 2016. urteko egiaztagiria, kalitate-sistema UNE-EN ISO 9001ekin bat datorrela ebaluatzen duena, Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak edo Ziurtapenerako Europako Lankidetzako kide den europar erakunde homologo batek emana, kalitate-sistemak egiaztatzeko erakundeentzako UNE-EN ISO/IEC 17021 arauen arabera. Onartuko dira neurtzeko beste proba baliokide batzuk, enpresaburuek aurkezten duten kalitatea bermatzeko».

Aldaketa hori Zerbitzu zuzendariaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez onartua izan da.

3.– Epe berri bat ematen da eskaintzak aurkeztu eta jendaurrean irekitzeko, eta aurkeztutako proposamenak itzuliko dira, berriro aurkeztuak izan daitezen.

Prozedurari berriro ekin ondoren, hauek dira data berriak:

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko ekainaren 20a, 12:00etan.

b) Eskaintzak irekitzea:

– C gutun-azalak irekitzea:

– Data: 2018ko ekainaren 29a.

– Ordua: 11:00ak.

B gutun-azalak irekitzea:

– Data: 2018ko uztailaren 6a.

– Ordua: 11:00ak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala