Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2678

EDIKTUA, 752/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 752/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Medius Collection SL.

Alderdi demandatua: Mirari Fernández de Quincoces Mendieta.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

196/2018 Epaia, 752/2017 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da honako hauen artean: demandatzaile gisa, Medius Collection SL, eta, demandatu gisa, Mirari Fernández de Quincoces Mendieta.

Mirari Fernández de Quincoces Mendieta demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala