Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2676

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 365/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaiaren jakinarazpena: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 365/2017.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita batean, nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioko letraduak, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 365/2017 prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan epaia eman baita bi mila eta hemezortziko martxoaren 16an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Jorge Washington Lliguicota Freire jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, aditzera ematen da ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita zazpia. Justizia Administrazioko letradua, Sergio Sabas Sologuestoa.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala