Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2674

EDIKTUA, 671/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Javier Garcia Macuak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

2018-03-17an ebazpena eman dela 671/2016-J hitzezko judizioan. Ebazpen horren kopia interesdunen eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik haren berri izan dezaten.

Business MKT Comunication entitateari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Jakin bedi hartzaileak hurrengo jakinarazpenak honela egingo direla: ebazpenaren kopia bat bulego judizialaren iragarki-oholean jarrita, salbu eta autoak edo epaiak badira, epatzeko ebazpenak badira edo prozedurari amaiera emateko ebazpenak badira. Era berean, jakin bedi hartzaileak ebazpen honen aurka ezin dela errekurtsorik jarri.

Bilbao, 2018ko apirilaren 13a.

Justizia Administrazioaren letradua,

JAVIER GARCÍA MACUA.


Azterketa dokumentala