Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2671

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 336/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 336/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: N. S. A.

Abokatua: Francisco De Borja Saenz Echevarria.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Demandatua: Juan Torrez Villagomez.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut N. S. A. andreak Juan Torrez Villagómezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, neurri hauek onartzen ditut alderdiek XXXXX haien alaba adingabekoarekin izango dituzten harremanak arautzeko:

A) Bertan behera uztea Juan Torrez Villagómezek bien XXXXX alabarekiko zuen guraso-ahala; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio; gainera, ez da bidezkotzat jotzen zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea.

B) Zaintza ez duen gurasoari, alabaren aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen zaio, hileko 100 eurokoa; hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan ordaindu beharko du. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarritzat.

C) Gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte adingabeko alabaren aparteko gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–. Guztiarekin ere, guraso biek baimendu beharko dituzte presakoak ez diren aparteko gastuak. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, onartzen duela ulertuko da. Era berean, ez da berariazko erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.

Juan Torrez Villagomez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala