Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2661

162/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Maria del Carmen Floristan Imizcoz andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Ospitale Farmaziakoa.

Uztailaren 24ko 170/2017 ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Ospitale Farmaziako atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria del Carmen Floristan Imizcoz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Ospitale Farmaziako atal sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria del Carmen Floristan Imizcoz andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Ospitale Farmaziakoa.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2018ko apirilaren 27a.

Barakaldo-Sestaoko ESIren zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala