Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2658

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionario irakasleen arteko 2017/2018ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren sartu egin dira behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak onartu direnez gero.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko autonomi mailako lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza sailburuaren 2017ko azaroaren 16ko Aginduaren 28. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2017ko azaroaren 20ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasleen funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. eranskina, destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina, destinoa esleitu zaien Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

III. eranskina, destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. eranskina, destinoa esleitu zaien Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.eus web-orrian jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberean erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, bai eta ezetsitakoen arrazoiak ere.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2018ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2018ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren soberan dauden irakasleek 2018ko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2017ko azaroaren 16ko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatutako agiriak (2017ko azaroaren 20ko EHAA).

Seigarrena.– Bosgarren xedapenak aipatzen dituen itzuli diren pertsonek, agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (bere eremu mugatua erabiliz -erabiltzaile eta pasahitza-, izapide hori bete beharko du «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2018-2019 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza huts joko dira eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala