Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2018ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2610

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 1/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA 123/2018-X.

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskude Prozesuen zuzendariak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ondoren aipatzen den prozedurari buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek 1/2018 prozedura laburtua aurkeztu du Segurtasuneko sailburuak emandako Aginduaren aurka, zeinak onartezintzat jo zuen Ertzaintzaren lanpostuaren zerrendako 22101 lanpostuari atxikitako berariazko osagarri berezia (BOB) berrikusteko eskaria eta ezetsi zuen BOB 2aren eta BOB 4aren arteko aldea ordaintzeko eskaria.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, ager daitezen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, euren legezko interesen alde egiteko, egoki irizten badiote. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala