Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2018ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2602

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2018. urterako «Kultura Ondarea» sarira aurkeztutako eskaeren balorazio-batzordeko kideetako bat ordezten dela.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 13ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baita 2018. urterako «Kultura Ondarea» saria.

Kontuan hartu da agindu horren 11. artikuluan xedatutakoa; hau da, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela, honako kide hauekin:

– Batzordeburua: Kultura Ondarearen zuzendaria.

– Hezkuntza berriztatzeko zuzendaria. Ordezkoa: hezkuntza berriztatzeko teknikaria.

– EITBko zuzendari nagusia. Ordezkoa: EITBko Komunikazio Arloko teknikari arduraduna.

– Gaian itzal handia duten bi aditu, Kultura Ondarearen zuzendariak hautatuak.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Horrela, bada, 62 zenbakiko EHAAn, 2018ko martxoaren 21eko Ebazpenean, balorazio-batzordearen osaera jakinarazi zen. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Katixa Agirre Miguélez andrea, idazlea, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, EHUko irakaslea.

– Lucia Torrealday Berrueko andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.

– Maite Iturbe Mendialdua andrea, EITBko zuzendari nagusia.

– Amaia Goikoetxea Marqués andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

José Manuel Palacios Navarro Pedagogia Berriztatzeko zerbitzuburua Lucia Torrealday Berruko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren ordezko izendatzea, hura ez dagoenerako, kanpoan dagoenerako edo gaixo dagoenerako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala