Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2592

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 7koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura batean izan den etendura kendu dela jakinarazteko dena.

Saiatu izan arren, ezin izan da jakinarazi Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak eranskinean azaltzen den lan-arloko zehapen-prozeduran egindako etendura kendu duela. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.

Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu –iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita- alegazioak aurkezteko, eta epe horretan espedientea eskuragarri izango du Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7.a, 48011 - Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko maiatzaren 7a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala