Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2574

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 5/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 5/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Reale Seguros Generales, S.A.k eskatuta, Marina Rodriguez Lopez de Armentia-ren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

45/2018 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko martxoaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Reale Seguros Generales S.A.

Abokatua: Teresa Gomez Granado.

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Alderdi demandatua: Marina Rodriguez Lopez de Armentia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Reale Seguros Generales, S.A. erakunde aseguratzailearen ordezkaritza prozesalak eginiko demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera seiehun eta hiru (603) euro gehi legezko interesak; eta eragindako prozesu-kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuei, Marina Rodriguez Lopez de Armentia-ren jaraunsle oinordekoei, legean agindu bezala jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko martxoaren hogeita hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala