Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2566

193/2018 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Debagoieneko ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Julio Cesar Sandoval Negral jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Debagoieneko zuzendari gerentearen irailaren 5eko 145/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Julio Cesar Sandoval Negral jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan –bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz 15. artikuluak jasotakoari dagokionez– eta aplikatu beharreko arauetan xedatutakoari jarraituz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julio Cesar Sandoval Negral jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizaziorako atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko apirilaren 14.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Pertsonaleko Zuzendaritzari ebazpen hau jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arrasate, 2018ko apirilaren 13a.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,

LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.


Azterketa dokumentala