Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2375

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, eraikinetan eta instalazioetan energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntza programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2018. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza programa honen helburu nagusia hauxe da: energia zerbitzu enpresen parte hartzearen areagotzea sustatzea, EAEko eraikinetan eta instalazioetan energia aurrezteko azterlanak eta aurrezkiak eskuratzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko.

Adierazitako guztiagatik,

Ebatzi dut:

Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2018ko energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2018ko energia zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2018ko apirilaren 20a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala