Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2203

IRAGARKIA, diru-itzulketaren hasieraren berri ematen diona Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 36.2 artikuluarekin bat etorriz.

Ezinezkoa izan da interesdunari jakinarazpena egitea posta ziurtatu hartu-agiridun bidez. Hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, iragarki honen bidez, jakinarazten da 2017ko abenduaren 18an Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak ebazpen bat eman duela, zeinaren bidez diru-itzulketarako espedientea irekitzen baitzaio Jesús Salvador Diez Gil jaunari (helbidea: Menéndez eta Pelayo kalea 11, 4. C, Basauri, Bizkaia), betiere oinarri hartuta Doako Laguntza Juridikoari buruzko 1/1996 Legearen 36.2 artikulua.

Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 36.2. artikuluak honela dio: "Prozesuari amaiera ematen dion ebazpenean doako laguntza juridikoaren eskubidea lortu edo legez aitortua duena kostuak ordaintzera kondenatzen denean, haren defentsan sortutako kostuak eta aurkariarenak ordaindu beharko ditu baldin eta prozesua amaitu eta hurrengo hiru urteetan haren egoera ekonomikoak hobera egiten badu. Bitartean, geldiarazi egingo da Kode Zibileko 1967. artikuluaren preskripzioa. Ondasunean hobetu duela iritziko da haren diru-sarrerek eta baliabide ekonomikoek, kontzeptu guztiengatik, 3. artikuluan aurreikusten den moduluaren bikoitza gainditzen dutenean edo Lege honen arabera eskubide hori aitortzeko kontuan hartutako egoerak eta baldintzak funtsean aldatu direnean.

Ondorioz, hau ebazten da:

Lehenengoa.– Jesús Salvador Díez Gil jaunari diru-itzulketarako espedientea ireki behar zaio, Distribuciones Difesa, S.L. merkataritza-sozietatearen ordezkariek eskatu bezala, haren egoera ekonomikoak hobera egin duela ulertzeagatik.

Bigarrena.– Interesdunak batzorde honetako bulegoetan azter dezake, hala nahi izanez gero, espediente osoa eta diru-itzulketako espedienteari hasiera ematen dio ebazpena.

Halaber, 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko idazkariaren aurrean (Buenos Aires kalea 6, 6. solairua, 48001 Bilbao).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 23a.

Justizia zuzendaria,

DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala