Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2196

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez diru-laguntzak emateko zenbait ebazpen jakinarazten baitira (Ekintzaileei bultzatzeko 2017ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntzak emateko zenbait ebazpen eman ditu, Ekintzaileei bultzatzeko laguntzen deialdiaren babesean (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2017ko uztailaren 26ko bilkuran hartu zuten –2017ko uztailaren 28ko EHAA).

Ezinezkoa izan da diru-laguntza emateko ebazpena aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Jakinaraz biezaio ebazpen hau interesdunari, eta jakitera eman ebazpenak amaiera ematen diola administrazio-bideari eta beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela diru-laguntza emateko jakinarazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala