Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2194

EDIKTUA, 40/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 40/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, La Pilastra, S.L.ren eskariz, Rafael Baroja Martinezen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

18/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 40/2017 hitzezko judizioaren autoak, kontratu-erantzukizunaren ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, La Pilastra, S.L. , Otero prokuradorea ordezkari duela eta Belén Becerra Serrano letraduaren laguntzarekin, eta, bestetik, demandatu gisa, Rafael Baroja Martínez, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Pilastra, S.L.k (ordezkaria: Irune Otero prokuradorea) auzi-ihesean den Rafael Baroja Martínezen aurka jarritako demanda, eta, beraz,

Rafael Baroja Martínez demandatua kondenatzen dut La Pilastra, S.L. demandatuari ordain diezaion 2.856,06 euro, gehi berandutze-interesak, Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen Legearen arabera, demanda jarri denetik (2017-03-09) epai hau eman arte sortutakoak, eta ordutik aurrera diruaren legezko interesa bi puntutan gehitua, zenbateko nagusia osorik ordaindu arte.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeian.

Rafael Baroja Martinez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala