78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2193
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 767/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 767/2016 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Caixabank SA.
Alderdi demandatua: Jose Ignacio Moreno Araujo.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
43/2018 EPAIA
Epailea: Amaia del Cid Madariaga.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hemezortziko martxoaren bosta.
Alderdi demandatzailea: Caixabank SA.
Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.
Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Alderdi demandatua: Jose Ignacio Moreno Araujo.
Abokatua.
Prokuradorea: auzi-iheslaria.
Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
AURREKARIAK
Lehena.– 2016ko abenduaren 21ean, epaitegi honetan demanda bat sartu zen; Rosa Aldai prokuradoreak jarri zuen demanda hori, Caixabanken izenean eta bera ordezkatuz, José Ignacio Moreno Araujoren aurka, kontratua eta akzio hipotekarioa suntsiarazteko ekintza gauzatzeko.
Bigarrena.– 2017ko urtarrilaren 13ko Dekretuan onartu zen demanda izapidetzea, demandatuari helarazi zitzaion eta auzi-iheslari deklaratu zuten 2018ko urtarrilaren 17ko antolaketa-eginbidearen bitartez.
Hirugarrena.– Nahitaezko aurreiazko entzunaldia 2018ko martxoaren 6an egin, eta alderdi demandatzailea agertu zen. Agiri-froga baino ez zenez egon, autoak ikusi eta epaia emateko prest geratu ziren Prozedura Zibilaren Legearen 429. artikuluaren 8. apartatuarekin bat.
EPAITZA
Partzialki baiesten dut Rosa Alday prokuradoreak Caixabanken izenean eta bera ordezkatuz jarritako demanda, Jose Ignacio Moreno Araujoren aurkakoa, eta deklaratzen dut alderdiek sinatutako hipoteka-maileguaren kontratua suntsiarazita dagoela; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 5.216,11 ordaintzera.
Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2016ko abenduaren 21etik ebazpen honen egunera arte, eta, legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.
2.– Baiesten dut jarritako akzio hipotekarioa; horretarako, hipoteka egikaritzeko xedez, agintzen dut enkante plublikoan sal dadila prozedura honetako higiezina, legez ezarritako izapideen arabera.
3.– Ez da berariaz kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2018ko martxoaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.