Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2192

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 364/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 364/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Markel Delgado Valcarcel.

Abokatua: Soiartze Garcia Alor.

Prokuradorea.

Demandatua: Airbnb Online Services Spain, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Markel Delgado Valcárcel jaunak Airbnb Online Services Spain, S.L. Enpresaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, Airbnb Online Services Spain, S.L. kondenatzen dut Markel Delgado Valcárcel jaunari honako hauek ordaintzera: 1.150 euro gehi KZaren 1108 artikuluko legezko interesa 2017ko maiatzaren 25etik aurrerakoa. Aipatu zenbatekoak PZLaren 576. artikuluan araututako interesa sortuko du, epai hau eman den datatik aurrera.

Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Airbnb Online Services Spain, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala