Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2018ko apirilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2190

AGINDUA, 2018ko apirilaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Irunen (Gipuzkoan) dagoen Irungo La Salle izeneko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Irungo La Salle izeneko ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horren eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); azaroaren 4ko 1589/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Mantentze-lan elektromekanikoetako erdi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baitira (abenduaren 15eko BOE), eta 2013ko uztailaren 2ko 379/2013 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (2014ko urtarrilak 13ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera ikastetxe pribatu honen baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 20007576.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Irungo La Salle.

Titularra: «Hermanos de las Escuelas Cristianas».

Helbidea: Elizatxo Ibilbidea 14-16.

Udalerria: Irun.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa, Edukiera: ziklo 1. kentzea.

– «Mantentze-lan elektromekanikoa» Erdi-mailako heziketa-zikloa, Edukiera: ziklo 1. ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera:ziklo 1.

● Lanbide-arloa:Instalatze eta mantentze lanak:

○ «Mantentze-lan Elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako gela 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar inola ere hezkuntza-itunen araubidearen bidezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala