Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2078

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, zeinaren bidez jakinarazten baita administrazio-espedientea bidali egiten dela eta epatzen baitira prozeduran interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 178/2018 zenbakiko prozedura arruntari buruzkoa. Uraren Euskal Agentziako Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Akordioaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Portu, Ubide, eta Bideetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak. Akordio horren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren Lanpostu-zerrendaren aldaketa onartu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiak egin du 178/2018 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala