Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2066

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira itzulketa-prozeduren hasierak (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2016).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduren hasierako zenbait erabaki eman ditu, Ekintzaileei laguntzeko deialdiaren 25. artikuluarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da aipatutako hasierako erabakiak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunek 15 egun baliodun dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidez komeni zaiena alega dezaten. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbidea Aktibatzeko Zuzendaritzara jo beharko dute (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz). Bestela, zuzenean alega dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita. Halakorik egiten ez badute, ebazpen bidez bukaera emango zaio prozedurari, eta, ebazpenak xedatzen badu ez-betetze bat gertatu dela, jasotako diru-zenbatekoak itzultzeko agindua eman dezake.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela prozedura horien hasierako erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala