Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2060

EDIKTUA, 142/2017 zenbakiko betearazpen-piezaren ondoriozkoa.

Nik, Ramona Gonzalez Abinek, Bilboko Lan Arloko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan bideratzen diren 142/2017 zenbakiko betearazpen-piezaren autoetan, honako hau erabaki dela:

Fidel Maria Benito Basterrari, pertsona fisiko gisa eta Begirale, Proplanbi S.L., Recuperación de Materiales Industriales S.A., Tratamientos y Transformación de Materiales Metalurgicos, S.A.–Tramame– sozietateen izenean eta ordez, ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2018-03-19an eta 2018-03-20an emandako dekretuak eta 2018-03-15eko antolaketa-eginbidea (horren kopia eskura dauka bulego judizial honetan, horren berri oso-osorik izan dezan).

Ebazpen horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango du hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera, bertan adierazitako eran.

Hartzaileari adierazten zaio hurrengo jakinarazpenak bulego judizialaren iragarki-oholean egingo direla, honako hauek direnean izan ezik: autoa, epaia, prozesuari amaiera ematen dion edo gorabeherak ebazten dituen dekretua, edo epatzea.

Fidel Maria Benito Basterrari (14128075A) jakinarazteko balio dezan –non dagoen ez dakigunez gero–, ediktu hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala