Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2054

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 13/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 13/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Andoni Gurtubay De La Cruz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-06an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak, Rodrigo R. Vilallonga Elorza letraduarekin, auzi-ihesean den Andoni Gurtubay De La Cruz-en aurka jarri duen demanda. Ondorioz, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari 686,52 euro eta kopuru horrek 2017ko abenduaren 7tik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut aipatutako demandatua. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesu honen kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Andoni Gurtubay De La Cruz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala