Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2048

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 26koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Petróleos del Norte, S.A. enpresari Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalerrietan emandako ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta funtsezko aldaketek ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.

2014ko urriaren 28an, Europako Batzordearen 2013ko urriaren 9ko Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu petrolioaren eta gasaren tratamendu jarduerarako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2014/738/EB Erabakia).

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Petróleos del Norte, S.A. enpresari emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi behar du, aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, Petróleos del Norte, S.A.ren ingurumen-baimen bateratua berrikusteko aurkeztutako dokumentazioa jendaurrean jarri beharra dago, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Petroleos del Norte, S.A.,k Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalerrietan ingurumen-baimen bateratua berrikusteko egindako eskaera, 30 eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eskaera eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz); baita Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan (Concha Jeneralaren kalea 23, 7. solairua, Bilbao).

Dokumentazioa eskuragarri egongo da, halaber, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https:/www.euskadi.eus), herritarrek errazago eskura dezaten.

Era berean, herritarrek dokumentazio hori errazago eskura dezaten, aipatutako eskaera Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udaletara bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala