Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2044

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 2koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren babespean 2017ko ekitaldian diru–laguntzak jasoko dituzten onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazarit-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako 2017ko deialdia egiten da.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako deialdia egin zen, 2017rako.

Agindu horren 11.6. artíkuluak hauxe xedatzen du: «Laguntzei buruzko ebazpena interesdunei banan-banan jakinarazi behar bazaie ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako diru-laguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adieraziz Europako Erkidegoko erregelamenduan horren inguruan xedatutakoarekin bat».

Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi eta gero, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren martxoaren 8ko Aginduaren 11.6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren martxoaren 8ko Aginduaren babespean 2017ko ekitaldian emandako diru-laguntzak jasoko dituztenen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoen– bidez laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako deialdia egiten da 2017ko ekitaldirako. Nekazaritzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara zerrenda hori, interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 2a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala