Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2042

AGINDUA, 2018ko apirilaren 11koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzako Pertsonalaren Kudeaketaren arduradun lanpostua (510524 lanpostua, 1. dotazioa) izendapen askez betetzeko.

Sail horretako Justizia Administrazioko Zuzendaritzako Pertsonalaren Kudeaketaren arduradun lanpostua (510524 lanpostua, 1. dotazioa) hutsik dago. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluari jarraikiz, eta aldez aurretik Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena jasota, Sail horrek erabaki du eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea, jarraian aipatzen diren oinarriei jarraituz.

OINARRIAK

Lehena.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, baldin eta honako egoera hauetan ez badaude:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badaukate. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lana eta Justizia Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako datu hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi honen ebazpena Lana eta Justiziako sailburuak emango du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERANSKINA

Iragarritako lanpostua:

– Izena: Pertsonalaren Kudeaketaren arduraduna.

– Kodea: 510524.

– Dotazioa: 1.

– Kidegoa: A.

– Destino osagarriaren maila: 28.

– Berariazko osagarria: I-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data: ------

– Tokia: Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Lan eta Justizia Saila.

– Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– A kidegokoa izatea.


Azterketa dokumentala