Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1988

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 9koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, desjabetze-espediente bateko zenbatekoen kontsignazioa jakinaraztekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, eta «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» deritzon desjabetze-espedientearen eraginpeko 17. finkari dagokion balio justua ordaindu ezin izan denez, iragarki hau argitaratzen da jakinarazteko Euskadiko Gordailu Kutxa Nagusian kontsignatu dela aipatutako proiektuak finka horren afektazioari dagokion balio justua eta haien eskura geratzen dela eskatu bezain laster emateko bakoitzari dagokion zatiaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala