Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1982

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 945/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (945/2017).

Demandatzailea: Edita Ines Angono Ndong Ayecaba.

Abokatua: Usue Morgado Izquierdo.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Antonio Silverio MBA Mangue.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-02-05ean. Hona hemen epaitza:

52/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko urriaren bostean.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 945/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Edita Ines Angono Ndong Ayecaba, demandatzailea, Usatorre Iglesias prokuradorearekin; eta bestetik, Antonio Silveiro MBA demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

EPAITZA

XXXXX gisa inskribatutako adingabeari dagokienez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

A) Seme adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio. Guraso-ahala, ordea, bi gurasoek izango dute elkarrekin, hargatik eragotzi gabe amak baimena ematea, esklusibotasunez eta aitaren parte-hartzerik gabe, adingabeak behar dituen administrazio-jardun eta jardun medikuetarako, aita non dagoen ez baitago jakiterik.

B) Bisita-erregimenik ez da ezarri behar, aitak eskatzen ez badu, bide judiziala erabiliz, edo bi gurasoen artean adostasunik badago.

C) Demandatuak hilean 250 euro ordaindu behar ditu bere seme-alaben mantenu-pentsioa dela-eta; zenbateko hori aurrez ordaindu beharko du, eta hileko lehen bost egunen barruan, amak horretarako izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, EINak ezarritako KPIren igoeraren arabera. Lehenengo aldiz, 2018ko urtarrilean eguneratuko da kopuru hori.

D) Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte guraso biek, Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen mediku-gastuak (lentillak, betaurrekoak, ortodontzia...), hezkuntza arautuan laguntzeko eskolak eta gurasoek adostutako eskolaz kanpoko ekintzak.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 345. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko otsailaren batean.

Antonio Silverio MBA Mangue demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala