Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1974

52/2018 DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6. eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko apirilaren 10ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– José Luis Elexpuru Marcaida jauna Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko apirilaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala