Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1973

51/2018 DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2019. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2019ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.

Hori dela-eta, Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz –garai hartan indarrean–, lanaldiei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoari jarraikiz, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseilua eta gainerako kontsulta-organoak entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urte osoko igandeak eta aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan-ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko:

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Martxoaren 19a, San Jose eguna.

Apirilaren 18a, Ostegun Santua.

Apirilaren 19a, Ostiral Santua.

Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.

Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.

Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.

Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.

Urriaren 12a, Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna.

2. artikulua.–1.– Lan-ondorioetarako, bi mila eta hamazazpigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko. Lan eta Justiziako Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako udalbatzek proposatuta. Egun horiek berberak edo beste batzuk izan daitezke lurralde historikoetako udalerrietan.

2.– Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta bakoitzak Lan eta Justiziako bere lurralde-ordezkaritzara bidali.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Lan eta Justiziako sailburuari ahalmena ematen zaio, dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala